Zer egin

Haizearen orrazia
Ondarreta hondartzaren amaieran, Igeldo mendiaren labarrean, Eduardo Chillidaren hiru eskultura dira. Chillidak haizea kontxako bahiara orrazturik sartzeko jarri zituen han. Itsas haizeaz, olatuetaz eta bista ederretaz gozatzeko toki ezinhobea da, natura eta artea nahasten baitira bertan.
Igeldoko jolas-parkea
Igeldoko magaletik funikularra hartuta jolas parkera iristen gara. Umeek asko gozatuko dute bertan jolasten, eta helduak haurtzarora bueltatuko dira garaiko atrakzioetan.
Kontxako badia
Kontxako barandilla jarraituz itsasoaren ondotik paseo ederra dago Kontxa eta Ondarreta hondartzetatik. Haizearen orrazia, Miramarreko jauregia, La Perlako talasoterapia eta beste hainbat toki interesgarri aurkituko ditugu bidetik, Aquariumera iritsi arte.
Miramar jauregia
Kontxako bahia jarraitz, Talasoterapia eta haize orraziaren artean Miramar jauregia dago. Bertan monarkiak uda pasatzen zuen XIX mende amaieran. Gaur egun, barrualdea eta kanpoko jardinak irekiak dira bisitarientzat.
La perla Talasoterapia zentrua
Kontxako badiaren erdi-erdian, Donostiako erdigunean, hondartzan bertan eta badiaren aparteko bistekin. Europa osoko talasoterapiako hiriko zentro onenetako bat da, eta kokapen pribilegiatua duenez, instalazioetatik hondartzara zuzenean iritsi eta talasoterapiaren esperientzia Kontxa hondartzan egindako bainuarekin bateratzeko aukera ematen du ere.

Donostiako aquariuma
Nahitaezko bisitaldia da Donostiara etortzen direnentzat. Hiriko tokirik bitxienetako batean dago, Donostiako kaian, eskaintza gastronomiko zabal eta askotarikoa duen Parte Zaharretik gertu, eta hirigunetik minutu gutxira.
Urgull mendia
Aquariumaren gainean 125m-ko altuera duen mendia dugu. Bertako igoeran gerra garaiko kañoiak, taberna eta gazte eta haurrentzako kultur gune bat aurkituko ditugu, eta puntan Urgulleko gaztelua edo Jesusen Bihotza eskultura topatuko dugu. Hiriko trafiko eta jendetzaz deskonektatzeko toki paregabea da, hiriko zentrotik atera gabe gainera.
Surfa Zurriola hondartzan
Hiriko olaturik hoberenak aurkituko ditugu hondartza honetan, eta tablarik ez baduzu, ez duzu preokupatu behar, alokairuan eskeintzen baitituzte inguruko denda eta surf eskola askotan.
Txuri urdin
Ume zein helduek izotz gainean patinatzeko tokia dugu. Bertan patinak alokatzeko aukera izango dugu, eta patinatzen ez badakigu, ikastaroak egiteko aukera aurkituko dugu ere.