Donostiako festak

Danborrada

Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten da, hiriko banderaren altxaerarekin, Gaztelubide elkarteak eta beste elkarte batzuetako kide batzuek elkarrekin Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa jotzen duten bitartean. San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik abiatu eta Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek.

San Juan bezpera

Udako benetako solstizioa, urte osoko egunik luzeena, ekanaiaren 21a edo 22a izaten da. Jatorri paganoa duen antzinako tradizioa da, birsorkuntza-errituak biltzen dituena.

Portuko (edo karmengo) Jaiak

Karmengo Amaren Jaiak, Donostiako Kaian egiten da festa hau, arrantzaleen omenez. Bertako kutsua duen jaia, non jende guztientzat pentsaturiko festa ekitaldiak burutzen diren.

Zipotz Jaiak

Grosen egindako adin guztientzako jaiak dira; bertan, txistorra, lehiaketak, musika, etab. egongo dira egun ikaragarri bat pasa dezagun!

Donostiako Aste Nagusia

Abuztuan ospatzen den jaialdi bat da. Aste Nagusian ospatzen diren ospakizunen artean, nabarmenena, su artifizialen lehiaketa da. Zaragoza, Valentzia, Italia eta beste toki askotako enpresa piroteknikoak ia urtero etortzen dira Donostiara, Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketan parte hartzera. Beste ospakizun ezagun batzuen artean, Saguesen antolatzen diren musika kontzertuak dira. Baita ere, kaialdetik Kontxaraino adin askotako gazteek beraiek sortutako itsas hontziekin itsasoa zeharkatzen dute (abordatzea).

Porrontxo Jaiak

Donostiak, Egia auzoan Porrontxo Jaiak ospatzen ditu, hainbat ekitaldi eta jai herrikoirekin. Hiri izaerako jaiak, mota guztietako gustu eta publikoarentzat antolatutako jaialdiekin. Kirol-lehiaketak, mundu tradizionaleko jarduerak, haurrentzako jolasak eta emanaldiak, berbenak, mota guztietako kontzertuak, azoka-esparrua, txarangak eta kale-animazioa, eta abar. Auzoko jendea etortzen da.

Santo Tomas Jaiak

Santo Tomas jaia hiri eta herri askotan abenduaren 21ean egiten den baserritarren azoka eta jaia da. Historian baserri azokaren eguna zen, baina egun euskal baserri kulturaren jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak asko dira; haurrak eta gazteak bereziki, eta hiritarrak barne.