donostia bisitatu

donostia bisitatu

~ Hiriko bazter guztiak ezagutzeko gida ~
Ongi etorri Donostiara! Hemen aurkituko duzu hiria bisitatzeko beharreko guztia
MAPA
Mapa honetan Donostiako hainbat leku interesgarri aurkituko dituzu zure egonaldia erosoagoa izateko!
Zer egin
Gauza asko ditugu egiteko Donostian, hemen ideia batzuk
DENDA
Donostiaz gogoratzeko souvenirren edo lagun zein familiarentzko oparien eskaintza

Hasiera

Donostia Gipuzkoako hiriburua da, 180.000 biztanle baina gehiago dituena. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren magalean.

Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du euskaldunen ehunekorik handiena: % 33,5. Administrazio, kultura, hezkuntza eta turismoaren zentro garrantzitsu bat da Euskal Autonomi Erkidegoan, eta 2016an Europako kultura-hiriburua izan da. 2014an, National Geographic aldizkariak munduko hiri zoriontsuenen artean kokatu zuen Donostia.

Urumea ibaiaren bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Elkarren ondoan dauden lur horiez gainera, hiru barrendegi ditu hiriak: hego-mendebaldean, Zubieta auzoaren zati bat; hego-ekialdean, Landarbaso mendialdea; eta hegoalderago,Urdaburu mendialdea.

Euskal kostalde guztiak bezala, klima ozeanikoa du. Köppen klima sailkapenaren arabera, Donostiako klima hotzepel hezea eta urtaro lehorrik gabea da. Tenperatura hotzepelak, hezetasun nabaria eta euri ugari izaten dira Donostian urte osoan zehar. Hala ere, uda eta negua nabari bereizten dira tenperaturari dagokionez. Euria berriz, urte osoan izaten da eta neguaren eta udaren arteko aldeak txikiak izaten dira. Elurra, ordea, oso gutxitan egiten du, urtean behin-edo, eta 5-10 alditan izozten du urtean. Enbata ugari izaten dira. Urrian eta martxoan ur biziak izaten dira, hau da, maila handiko itsas gorabeherak.

Batez besteko tenperatura 15 °C ingurukoa izaten da, eta udako hezetasun handiak (% 65-70 inguru) bero handiko sentipen termikoa sortzen du. Hego haizeak jotzen duenean, tenperatura supituki igo daiteke, neguan 20 °C eta udan 38 °C eragin arte. Udan, tenperatura handi horien ondoren, ipar-mendebaldeko haizeak bat-batean jo dezake, eta enbata eragin.